Mendia

Kodes mendilerrotik ibiliko dira Austarri Mendi Taldekoak domekan

Asier Abrisketa 2022ko apirilaren 6a

argazkia: trailrun.es

Kodesetik Kanpezura joango dira Zeberioko mendizaleak, bidean Ioar eta La Plana tontorretatik pasauta.

Aprilaren 10ean, domekea, urtekerea egingo dabe Austarri Mendi Taldeak antolatuta, Nafarroa eta Araba artean dagoan Kodes mendilerrora. Zeberioko plazatik 07:45ean urtenda, Kodes-ko Santutegira abiatuko dira, bertatik oinezko ibilbidea hasteko. Santutegiko 800 metroetatik hasita, Ioar tontorretik (1.417m) eta La Planatik (1.338m) joango dira gero Kanpezura jeisteko, 11 kilometro guztira.

Kodesetik Kanpezura joateko, desnibel txikiagoko bide laburragoa be prestatu dabe Austarrikoek, 9,5 kilometrokoa. Bide alternatibo honek malda gitxiago ditu bidean, izan be, Ioar eta La Plana tontorren azpitik doa, 430 metroko desnibela baino ez dauka etapeak.

Izen-emotea

Urtekerara joan ahal izateko, izen emon behar da austarrimenditaldea@gmail.com helbidera idatzita edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetara deituta. Bazkideen kasuan, helduentzako 8 euro eta haurrentzako 4 euro dira prezioak. Bazkide ez diran helduek barriz 10 euro ordaindu beharko dabez, 5 euro umeek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!