Korrika 22

Gaur hasiko da Korrikaren hogeta bigarren edizinoa

Asier Abrisketa 2022ko mar. 31a, 11:40

Gaur gauean hartuko dabe lekukoa Zeberioko alkarteek, Arrankudiaga eta Ugaoko ibilbideetan.

Amurriotik urtengo da gaur arrastian 22. Korrika. 16:00etan egingo da aurkezpen ekitaldia, eta ordu erdi beranduago urtengo dira furgonetea, ostetik lekukoa, Euskal Herri osoa euskerearen alde zeharkatzeko.

Eskualdean, lekukoa hartzean lehenak izango dira zeberioztarrak. Arrankudiaga eta Ugaon ditue banatuta kilometroak, izan be, ibilbidea ez da Zeberiotik pasauko. Holan, Arrankudiagako lehen kilometroa (95. km), peajetik hasita, Austarri Mendi Taldeak eta Gure Indarra Jubiladuen Elkarteak egingo dabe, 23:30ean.

Arrankudiagako atzen kilometroa be,  Korrikako 102. kilometroa, Zeberioko eskoleak eta Guraso Elkarteak gidatuko dabe, 23:50 aldean. Gero, Korrika Ugaon sartuko da, bertako alkarteen ostean Arrigorriagara sartu aurreko kilometro biak be izango dira zeberioztarrenak, 00:10 aldean. Bentakorrekako tunelean hartuko dau lekukoa Zeberioko EH Bilduk, gero Austarri Kultur Elkarteak eta amaitzeko, Zeberioko Udalak Martiartuko biribilgunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!