ukraina

Ukrainarrentzako oinarrizko materialak batuko ditue Zeberioko udaletxean

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 23a

argazkia: Gurutze Gorria

08:00ak eta 15:00ak bitartean batuko dabez elikagai ez-galkorrak, osasun materiala, produktu higienikoak eta bestelakoak.

Zeberioko udalerria parte dan Nerbioi-Ibaizabaleko Mankomunidadeak ipini dau martxan gaur hasi dan oinarrizko materialen bilketea.  Ukraina-Euskadi Garapen Lankidetzarako Alkarteagaz lankidetzan, batutakoak "Ukrainako populazino zibilarentzako" eroango dabez.

Momentuz, eskatu dabena umeentzako janaria, latako elikagaiak, osasun materiala (ez botikak), pilak, kandelak, kanpin-gasak, ura edangarri egiteko pilulak eta norberaren garbitasunerako produktuak dira.

Eskualde mailan, produktuok Ugaoko Usilako industrialdera eroateko deia egin dabe; 1. kaleko 2. pabiloira, astelehenetan eta eguenetan 09:30etik 11:00etara, eta eguaztenetan 18:00etatik 20:00etara. Baina Zeberioko udaletxean be batuko ditue astebarruan 08:00etatik 15:00etara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!