Berbaldia

Gurasoek umeen pantailak kudeatzen ikasteko berbaldia egongo da Zeberion

Asier Abrisketa 2022ko mar. 23a, 16:00
argazkia:unsplash.com//Alexander Dummer

Bihar, martiak 24, izango da 6 eta 12 urte bitarteko umeen familientzako saioa udaletxeko aretoan.

Zeberioko Udalak antolatu dau eguen arrastian Rakel Gamito, EHUko Dialektika eta Eskola Antolakuntza saileko irakasle atxikiak, gidatuko dauan Zelan kudeatu pantailak berbaldia. Bertan, umeen eta online munduaren inguruko galdera ohikoenak erantzuten saiatuko da Gamito.

Besteak beste, umeen errealidade digitala aztertu, interneten alde positibo eta negatiboak azaleratu, umeen interneteko gatazkak ezetu eta familien rola zehaztuko dira berbaldian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!