Botanika

Fruta arbolen txertaketarako oinarrizko teknikak erakutsiko dabez Zeberion

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 18a

Bihar, martiak 19, gidatuko dau Unai Onaindiak tailerra, 11:00etan izango da hitzordua plazan.

Udabarria datorrela eta, heldu da fruta-zugatzak denporaldi barrirako prestatzeko ordua. Lan honetan garrantzi handiko elementuak dira txertaketak, bariedade zehatzak ugaldu eta hazien mutazinoak lortzeako.

Honetarako oinarrizko teknikak azalduko ditu zapatuan Onaindia Haztegiko Unai Onaindia frutikultura teknikariak, gero praktikan ipinteko. Txertaketak noz egin, zein tresna, zelan erabili eta abar azalduko dau. Tailerrerako, bakotxak bere kuter edo laban txiki zorroztuak eroatea gomendatu jakie interesdunei.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!