Domeka honetan, martiak 13, Nafarroara mendian ibiltzera joateko urtekerea antolatu dau Zeberioko Austarri Mendi Taldeak. Satrustegiko mendilerroan zehar hamairu kilometro egingo dabez. Zeberioko plazatik 07:45ean autoetan urten ostean, Satrustegitik (416 m) hasiko dabe oinezko bidea. Satrustegiko hatxera igon (1204 m) eta Ihabarrera (464 m) bajatuko dira gero.
Bide labur eta errazagoa egiteko aukerea be badago; Satrustegitik Ihabarrera, Irañetatik pasatzen dan 10 kilometroko bidetik. Edozein kasutan, taldean joateko izena emon behar da lehenengo, hilaren 10era arte, austarrimenditaldea@gmail.com helbidera idatzita edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetara deituta.