M8

Bardintasunaren aldeko konzentrazino instituzionala antolatu dau Zeberioko Udalak

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 8a

Gaur, martiak 8, egingo dabe alkarretaratzea udaletxe aurrean 12:00etan.

Zeberioko Udaleko bardintasun sailak, Emakume Langileen Nazinoarteko Egunean, herritarrak Zeberion be mobilizatzera deitu dauz. Eguerdian izango da kontzentrazino instituzionala, udaletxeko atean. Beste alde batetik, Igorren 19:00etan egingo dan eskualde mailako manifestazinoan parte hartzeako deiagaz be egin dau bat Zeberioko Udalak.

Umeak eta harremanak

Zeberioko Udaleko bardintasun sailak eskolako umeentzako be antolatu dau Martiaren 8aren gaineko lanketea. Zubialde eskolako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek harreman sexualen eta tratu onen inguruko tailer batean hartuko dabe parte eguazten eta eguenean, eskola orduetan. Veronika Huerto Pascual sexologoa izango da gaztetxoen artean harremanak hobetzen hasteko arduraduna.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!