Zeberioko Udaleko bardintasun sailak, Emakume Langileen Nazinoarteko Eguna hurbil dagoala eta, antolatu dau Aztarnak (Maru Solores, 2021) dokumentalaren proiekzinoa. Martiaren 6an, 18:30ean hasiko da emonaldia udaletxeko bigarren solairuan. Dokumentala euskeraz proiektauko da, eta azpitituluak eukiko ditu gazteleraz.
Aztarnak dokumentala Donostiako Zinemaldiaren 69. edizinoan estreinau eban Maru Soloresek, Zinemira Saila zarratu eban filmak. Galdera bategaz aurkezten da haurtzaroko lehen urteetako heziketearen garrantzia azpimarratzen dauan filma: "Haurtzaroan ereiten ete da zoriontasunaren hazia?".
Ikusleak ume jaiobarri eta ama baten ahotsagaz jarraituko dau istorioa, bidai bat da, ikusleak aspaldi ahaztutako jaiobarri garaira. Elementu naturalek eta gorputzaren aztarnek irudiak osotuten dabezan bitartean, kontaketara adituen ahotsak be batzean dira: Hazi hezi zentroko Ramon Maudit, Laura Gutman, Michel Odent eta Ibone Olza adibidez. Beste alde batetik, Donostia inguruko hainbat familiak be hartzean dabe parte dokumentalean.