Batzar irekia

Zubialdeko frontoiaren ateak zabalik mantenidutea eskatuko dabe Zeberioko herritarrek

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 1a

"Frontoiaren pribatizazinoaren aurrean zer?" galdereagaz hasiko dabe barikuan egingo dan batzar irekia, plazan 18:30ean.

Zeberioko Zubialde frontoiaren "pribatizazinoa" salatu dabe Zeberioko herritarrek. Frontoia ez da esku pribadutetan geratu, baina gaur egun, giltzak eskatu ezkero baino ez dago pelotalekua erabilteko aukerea. Kontrara, frontoiko ateak beti zabalik egon behar dirala aldarrikatzen dabe hainbat herritarrek eta parte-hartze prozesu bat hasi gura dabe Udalari sarrera librea exijiduteko.

Horretarako, martiaren 4an batzar irekia egingo dabe "Frontoiaren pribatizazinoaren aurrean zer?" galdereari erantzun kolektiboa emoteko. "Herriko frontoia zarratuta daukagu, egoera honen aurrean zer egin ebazteko" antolatu dabe batzarra, azaldu dau antolatzaileetako batek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!