Gaurko, hilak 25, egoan programauta Biren taldearen kontzertua. Iturripe Kultur eta Kirol Elkarteak antolatuta, Ermitabarri auzoko San Antonio ermitan jo behar eben Ane eta Nora Agirre ahizpa ondarrutarrek. Baina martiaren 4ra atzeratu da kontzertua, ordua eta lekua manteniduta, 19:30ean San Antonion.
Batez be, gitarrea eta kantua dira Ane eta Noraren musika sorkuntzarako elementuak. Ahizpek osotutako bikotea, Algara laukoteagaz hasi zan zuzeneko musikearen munduan. Kide batek taldea itxi ostean sartu ziran Algarara eta gero, ahizpek Biren bikotea osotuta be, talde biak mantenidu ebezan martxan.
Bizkaiko Kantu Txapelketea birritan irabazi eben, bai Algarako kideakaz bai Biren talde moduan. Euskal Herriko txapelketea irabazteko hurbil be egon ziran, hirugarren postua lortuta. 2018an argitaratu eben bikotearen lehenengo maketea. Pandemiaren etenaldiaren ostean, 2021ean Barrura Begira diskoa argitaratu eben.