espezie inbaditzaileak

Asiako liztorren kontrako kanpaineagaz jarraituko dau Zeberioko Udalak

Asier Abrisketa 2022ko ots. 22a, 12:29

Hilaren 26an liztorren inguruko informazinoa emon eta erreginak harrapatzeko tranpak banatuko dira udaletxean, 11:00etatik aurrera.

Urtero lez, Zeberioko Udalak vespa velutina edo asiako liztorraren kontrako kanpainea antolatu dau. Zezeilaren 26 goizean egingo dan saioan, kanpainearen garrantzia gogorarazo, pasau dan urtearen balorazinoa egin, tranpak erabilten ikasi eta honeek banatuko ditue hurbildutakoen artean.

Kanpainearen helburua espezie inbaditzaileari aurre egitea da. Izan be, liztor honek Euskal Herrian ez dauka etsai naturalik eta bertako erleak jaten dabez. Holan, erle autoktonoen eskasiak eragin txarrak ditu ezti ekoizleentzako, baina batez be, desoreka ekologikoa eragiten dau, landaren polinizazino aukerak gitxitzen diralako.

Liztor asiarra oin dala hamarkada bat baino gehiago heldu zan Euskal Herrira. Zeberion, 2015. urtean identifikau ziran lehenengo habiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!