eraso matxistea

Bertan behera gelditu da Zeberioko zaintza eta erantzunkidetasunaren diagnostikoaren aurkezpena

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 18a

Ugaon neska batek sufridutako eraso matxisteari erantzuteko, gaurko mobilizazinora batu ahal izateko atzeratu dabe saio parte-hartzailea.

Gaur, hilak 18, aurkeztu behar ebazan Murgibe bardintasunerako aholkularitza bulegoak, Zeberioko zaintza lanen diagnostikoaren ondorioak, 19:00etan. Atzen hileetan egindako ikerketan herriko zaintza formal eta informala aztertu dabe ikuspuntu desbardinetatik: espazioa, ekipamentua, denporea, profesionalak, Covida... Ateratako ondorioak aurkeztu eta herritarren balorazino eta proposamenak jasoteko egoan antolatuta gaurko saioa.

Baina domekan neska batek eraso matxista bat sufridu eban Ugaon. Ugaoko Mugimendu Feministeak manifestazinoa antolatu dau gaur 19:00etan, eta Zeberioko herritarrak mobilizazinora gehitu gura diranez, diagnostikoaren aurkezpena atzeratzea ebatzi dau Udalak. Oindino ez da data barririk zehaztu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!