Hogeta bigarren Korrika Zeberiotik pasauko ez bada be, batzordea bariku honetan batuko da herrian zeozer antolatuko dan ebazteko. Besteak beste, beste urte batzuetan lez Korrika Txikia egiteko aukerea edo Korrika Kulturaleko ekimenen bat egitea ipini ahalko da mahai gainean.
Zeberioko Korrikaren aurkezpen eguna barriz, datorren hilean izango da, martiaren 18an. Hurbileko Korrika ofizialaren ibilbide bi izango dauz Zeberiok. Lehenengo, martiaren 31 gauean pasauko da lekukoa Ugaotik Arrigorriagarako bidean. Aprilaren 6an barriz, 14:30ean Arteatik pasauko da Korrikaren ibilbidea, Arantzazurako bidean.