Euskal Telebistan Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadik zuzendutako umorezko saioa Zeberiora helduko da zortzigarren denporaldian. Zeberioko herritar batzuekaz grabazinoak egin ostean, saioan ohikoa danez, emonaldia egingo dabe zeberioztarrentzako. Aurkezle biak izango dira umorearen arduradunak Sebastian Lizaso bertsolariak barriz, emongo deutso iluntzeari emozino puntua. Gero, emonaldia eta herritarrakaz alkarrizketak dira telebistan ikusi ahalko diranak.
Emonaldia zuzenean ikusi ahal izateko, aldez aurretik egin behar da konbitearen eskaerea Zeberioko udaletxean. Emonaldia datorrean astean izango da, hilak 24, plazako frontoian 20:00etatik aurrera.
Bizkaiko alde honetan Zeanuri, Dima, Igorre, Ubide, Arantzazu eta Lemoatik pasau dira dagoeneko 'Herri Txiki Infernu Handi' saioko grabazinoak. Euskal Herriko herri txikiak erakusten, zortzigarren denporalditik doaz oin Euskal Telebistakoak.