Beste urte batzuetan egin dan modura, aurten be antolatu da Zeberion fruta-arbolen inausketa tailerra. Hau gidatuteko arduraduna izango da Viveros Onaindia enpresako kudeatzailea dan Unai Onaindia frutikulturan aditua.
Bertan azalduko dau, baserritar edo interesauentzako, fruta-arbolak ondo inausten, honeek osasuntsu mantenidu eta produktibidadea jagoteko.