Antxina, gaur GR38 moduan ezetuten dan bidea, Oion eta Bermeo artekoa, erabilten zan Arabar Errioxatik ardaua bajatu eta kostaldetik arraina igoteko, beste merkantzia batzuekaz batera. Zezeilaren 13an, Zeberioko Austarri MTk bide historikoaren lehenengo zatia oinez egiteko urtekerea antolatu dau, Oion eta Biasteri arteko zatia.
Urtekerara, bazkideak ez diranak be joan daitekez, izena hilaren 10era arte emon daiteke austarrimenditaldea@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Bazkide nagusiek zortzi euro ordaindu beharko dabez, umeek barriz lau. Bazkide ez diranentzako barriz, hamar edo bost eurokoa da prezioa.
