Espainiako Taerkwondo Txapelketa Nagusiko atzen lau edizinoetan lortu dau garaipena Jon Andoni Cintado Artetxe zeberioztarrak. Hego Uribeko Geuria.eus-en egindako adierazpenetan azaldu dau esperientza polita eta gogorra izan dala. Izan be, oingoan gatx egin jakozan atzen bi burrukaldiak.
Hiru burruka egin ebazan Alakanteko jardunaldian. Lehenengoan ziurtasunez jokatu eta aldeagaz irabazi eban. Hurrengo bietan barriz, aurrera egitea kostau jakon. Kataluniar baten kontra jokatu eban finalaurrekoan justu eta larri ibili zala azaldu deutsa Geuriako kazetariei. Finalean barriz, lagun baten aurka lehiatu zan, Raul Corredor madrildarra.