argazkilaritza

Martxan dago Zeberioko III. Argazki Lehiaketea

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 26a

Zeberioko II. Argazki Lehiaketako argazki parte-hartzailea

Aurreko edizinoan ura eta egurra erretratau ostean, 'Baserriko lanak' izango da aurtengo argazkietan lantzeko gaia.

Aurreko urteetako ezaugarri bardinak izango ditu Zeberioko Udalak antolatutako argazki lehiaketeak, baina oingoan 'Baserriko lanak' gaia ipini dabe. Argazkiak horizontalak eta ez-panoramikoak izan beharko dira, dan-danak Zeberion ateratakoak.

Argazki batzuk lehiaketatik baztertu ahal izango dauz Udalak, honeek kalidade txarrekoak, desegokiak edo mingarriak badira. Lehiaketearen irabazle biak herritarren boto bidez ebatziko dira urte amaieran, zemendiaren 30a da argazkiak bidaltzeko atzen eguna.

Irabazle bakotxak sari bat jasoko dau, Zeberioko jatetxeetako batean lagun birentzako bazkaria. Baina aurten ezingo dauz sari biak persona bardinak lortu, izan be, atzen edizinoan irabazle bakarra egon zan, sari bigaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!