Mendia

Enkarterrira urtekerea antolatu dau Austarri Mendi Taldeak

Asier Abrisketa 2022ko urt. 11a, 12:36

Urtailaren 16an egingo dabe Zalla eta Balmaseda arteko 11,5 kilometroko bidea, hainbat tontorretatik pasauko dana. Hilaren 13an amaituko da izena emoteko epea.

Domekan goizean, 08:00etan urtengo da autobusa Zeberioko plazatik. Austarri Mendi Taldearen urteko lehenengo urtekerea izango da hau, oingoan Enkarterri oinez ezetutera joango dira, Zallan hasi eta Balmasedan amaituta.

Bidean tontor ugari pasauko dabez parte-hartzaileek, lehenengoa izango da 678 metrora heltzean dan Rioya. Handik, Somokurtziora (686 m) eta jardunaldiko mendi altuenera joango dira, 696 metroko Trasmosomos. Gero, Arbalitzatik (683 m) pasau eta bertako buzoia ikusi ostean bajatuko dira Balmasedako herrigunean ikustera. Ibilbideak 11 kilometro eta erdi ditu osotara.

Izena emoteko atzen eguna da urtailaren 13a. austarrimenditaldea@gmail.com helbide elektronikora idatzita emon daiteke izena. Informazino gehiago lortzeako telefonoak dira 656 415 597 eta 665 735 054.

Bazkide nagusientzako prezioa zortzi eurokoa da eta, umeek lau euro ordaindu beharko dabez. Bazkideak ez diran nagusiek barriz, hamar euro ordaindu beharko dabez eta umeek erdia, bost euro.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!