Neguko fitxaketa sasoian joan da Urtzi Iriondo ezker hegaleko jokalaria Barakaldoko taldetik Xerez DFCera. Lezaman hezitako jokalariak denporaldi bi jokatu ebazan Athletic Clubeko bigarren taldean, Cuco Zigandaren garaian. 2016an joan zan Elchera eta hurrengo denporaldian Granadara, aukera handirik lortu barik. Guztira, 50 partidu jokatu ebezan Espainiako ligako bigarren mailan.
2018an barriz, Belgikara joan zan Iriondo bigarren mailako Saint Gilloise taldeagaz jokatuten. Atzerrian sortea probau ostean bueltau zan Euskal Herrira 2019ko udan, Barakaldoren jokalari lez. Bigarren B mailan hamazazpi partidu jokatu ebazan bertan, pandemiak txapelketea gelditu eban arte. Gero, orkatilan izandako lesino batek geldi izan dau aurtengo denporaldira arte, hirugarren mailan egon da jokatuten azken hileetan.