argazkilaritza

Eukene Uriartek irabazi dau Zeberioko II. Argazki Lehiaketea

Asier Abrisketa 2022ko urt. 5a, 13:10

Lehiaketearen bi ataletan, ura eta egurra, irabazi dau Uriartek 'Mandoia' eta 'Arkulanda' argazkiekaz.

'Zeberio ezetuten' lehiaketearen irabazleak garaipen barria lortu dau Zeberion, oingoan argazkilaritzan. Gai bakotxean boto gehien jasoten dauzan argazkiak irabazi dabe lehiaketea, biak dira Eukene Uriarte Intxaurragarenak.

Egurra modalidadean, ‘Mandoia‘ izeneko argazkiak irabazi dau, parte-hartzaileen %70en botoekaz. Uraren modalidadean barriz, ‘Arkulanda‘ izeneko argazkia izan da boto gehien jaso dauzan irudia, parte-hartzaileen %67aren oneretxia jaso dau.

Beraz, herriko jatetxe batean bi personentzako jan bikotxa irabazi dau. Zeberioko Udalak, lehiaketako argazkiekaz bete dau aurtengo egutegia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!