Abendu Kulturala

Eskaintza kultural oparoa antolatu dabe Zeberion

Asier Abrisketa 2021ko abe. 10a, 13:16
argazkia: maxixatzen.eus

Abendu Kulturalaren programazino barruan antolatu ditue herriko alkarteek alkarlanean berbaldi, tailer, antzerki eta kontzertu ugari.

Gaurtik, hilak 10, hasita abenduko azkenengo egunerarte luzatuko da Zeberion eskaintza kulturala. Zeberioko Udalak Austarri Kultur Elkartea eta Mendi TaldeagazGure IndarraIturripegaz eta Txubelasu Guraso Elkarteagaz antolatu ditu ekintzok. Hasteko, gaur arrastian Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuta, Albiste faltsuak berbaldia egongo da entzungai Hogarrean 19:00etan.

Abenduak 15ean barriz, Pou anai eskalatzaileen inguruko filma proiektauko da, Aupa Pou, bizitzari sokaz lotuta. Ekintza hau be Hogarrean izango da, eguaztenean 19:30ean. Hurrengo egunean, abenduak 16, jarduera bi egongo dira. Egin euskaraz! esatetik harago, nola motibatu haurrak euskaraz egiteko berbaldia 17:30ean hasiko da Udaletxean. Gero, 19:30ean Hogarrean Juan Ulezuri liburua aurkeztuko da, Jürgen Langeren liburua.

Abenduaren 17an be egongo dira ekintza bi. Batetik, 18:20an ballet ikuskizuna plazako frontoia. Bestetik, 19:00etan Noraren sekretua txontxongilo ikuskizuna taularatuko da Kultur Etxean. Hurrengo egunean barriz, Ermitabarriko San Antonio ermitan eskainiko dau kontzertua Ugaoko Koroak.

Abenduaren 23an izango dira hurrengo ekintzak, baten faltan hiru. 12:00etatik 14etara eta 17:00etatik 20:00etara euskal mitologiaren erakusketea egongo da Kultur Etxean, Euskal mitologian barrena. 18:30ean barriz ipuin kontaketea egingo da, Kultur Etxean. Iluntzean barriz, 20:00etan swing erritmoko musika eta jantza ikuskizuna egongo da Ermitabarrin.

Urtero lez, hurrengo egunean basotik Olentzero bajatuko da 17:30ean, aterperako bidean.

Abenduaren 27an, umeentzako jolasak egongo dira goizean zehar. 29an, gazteentzako robotika saioa antolatu dabe, eguerdian hasiko da Hogarrean. Amaituteko, abenduaren 31n Tontorrandira egingo dabe zeberioztarrek urtekerea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!