Euskerearen Nazinoarteko Eguna

Berbaldia emongo dau Juan Manuel Etxebarriak Zeberion gaur

Asier Abrisketa 2021ko abe. 3a, 13:21

Zeberioko euskerearen inguruan egingo dau berba Etxebarria etnolinguista eta filologoak udaletxean, 18:30ean.

Juan Manuel Etxebarria (Zeberio, 1948) etnolinguista eta euskal filologian doktorea da. 1988 urtean "Zeberio-Haraneko euskararen azterketa etno-linguistikoa" doktore-tesia aurkeztu eban Deustuko Unibersidadean.

Zeberioko euskerea, ekin eta jarrai izenpean emongo dau Euskerearen Nazioarteko Egunean, abenduak 3, berbaldia. Zeberio aztergai euki dau urte luzez Etxebarriak, izan be, Zeberioko kanten bilduma be batu eban 1999 urtean, besteak beste.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!