udagoien kulturala

Domekan amaituko da Zeberioko Udagoien Kulturala

Asier Abrisketa 2021ko aza. 25a, 11:22

Barikuan Kantu Kolore taldearen umeentzako ikuskizunak eta Gorka Aguinagalderen bakarrizketeak, eta domekako azokeak zarratuko dabe ziklo kulturala astegoien honetan.

Hilaren 26, barikua, arrastian jarduera bi egongo dira ikusgai, lehenengoa umeentzako eta bigarrena nagusientzako. 18:00etan Kantu Kolore taldeak kantuan eta jantza ipiniko ditu haurrak, Ametsen urtebetetzea ikuskizunagaz plazako aterpean. Geroago, 20:00etan helduko da Gorka Aguinagalde aktorea. Honek El regrueso de Patxi bakarrizketa umoretsua taularatuko dau.

Domekan, hilak 28, izango da azkenengo jarduerea, Zeberioko plazan baserriko produktuak eta artisautza lanak egongo dira ikusgai eta salgai azokan, 10:00etatik 14:00etara. Erosketa guztiakaz batera, lekuko produktu-loteen zozketan sartzeako aukerea emongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!