argazkilaritza

II. Argazki Lehiaketako irudiakaz beteko dau Zeberiok 2022ko egutegia

Asier Abrisketa 2021ko aza. 24a, 12:39
Lehiaketako argazki parte-hartzaileetako bat.

Lehiaketan aurkeztutako argazkien artean egingo dabe herritarrak bozketea, hilak 30a izango da parte hartzeako azkenengo eguna.

Bozkaketarako drive dokumentu publikoa ipini dau martxan Udalak, herritarrek 2022ko egutegia beteko daben argazkiak aukeratzeko. Udaletxean bertan, webgunean edo karteleko QR kodea eskaneatuta be parte hartu daiteke bozketan.

Argazki guztiak dira Zeberioko II. Argazki Lehiaketara herritarrek bialdutakoak, Ura eta Egurra izan dira gaiak, 2022ko egutegia elementu naturalakaz beteko da beraz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!