Mendi Film

'The Dawn Wall' eta 'Mendian hil, hirian hil' pelikulak proiektauko ditue Zeberion

Asier Abrisketa 2021ko aza. 22a, 17:12

Gaur, hilak 22, 19:30ean egongo da ikusgai The Dawn Wall eskola zaharrean. Eguaztenean barriz Mendian hil, hirian hil proiektauko dabe, ordu eta leku berean.

The Dawn Wall (Josh Lowell eta Peter Mortimer, 2017) dokumentalak Yosemiteko Parke Nazionalean (Kalifornia, EEBB) dagoen El Capitan mendia eskalada librean igondako lehen aldia kontetan dau. The dawn wall izeneko 900 metroko horma bertikala eskalatzeko erronka Tommy Caldwell eta Kevin Jorgesonek lortu eben, mundu osoko eskalatzaileen arreta bereganatuta.

Eguazteneko saioan barriz, Mendian hil, hirian hil (Iñaki Peña, 2020) dokumentala proiektauko da. BBK Mendi Filmeko euskeraz egindako pelikula onenaren saria jaso eban Peña medikuak egindako lanak. Kasu honetan heriotza da osogai nagusia, eta honen inguruko galderak planteatzen ditu: Gogora al daiteke mendi-gailur edo ospitaleko gela batean hildako pertsona maite bat, oroitzapenak sufrimendt jasanezina eragin gabe? Zergaitik neurtu mendiak metrotan eta ez eragindako bizi-pozaren arabera?

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!