Austarri alkartea

Akarregi mendira urtekera egingo dabe Zeberiotik hilaren 27an

Asier Abrisketa 2021ko aza. 19a, 13:01
Akarregi tontorra.

Ondarrutik Akarregira igon eta Markinara bajatu ostean, bertan bazkalduko dabe 13,5 kilometroko ibilbidea egin ostean. Izena emoteko azkenengo eguna hilaren 22a da, astelehena.

Goizeko 08:00etan Zeberioko plazatik urtengo dira parte-hartzaileak autobusean, Ondarrurako bidea hartuta. Bertan hasita, Arno mendilerrotik egingo dabe ibilbidea, Akarregiko tontorra izango da zapalduko daben punturik altuena, 433 metro.

Aurrera jarraitu eta Markinara helduko dira ibiltariak, Austarri Mendi Taldeak gidatuta. Herriko jatetxe batean egingo dabe bazkaria danak batera, gero autobusean bueltatzeko.

Izen emoteak 5 euro balio dauz nagusientzako, autobusa ordaintzeko. Parte hartzeako mendi taldearen lokalean emon daiteke izena, gaur hilak 19, 20:00ak eta 21:00ak bitartean. austarrimenditaldea@gmail.com helbidera be idatzi daiteke, edo 665 735 054/656 415 597 zenbakietara deitu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!