Austarri alkartea

Garagardaoak dastatzeko aukerea egongo da barikuan Zeberion

Asier Abrisketa 2021ko aza. 17a, 13:27

Zemendiaren 19an, 20:00etatik aurrera egongo dira hainbat garagardao mota probatzeko. Eskola Zaharrean izango da hitzordua, austarrikulturtaldea@gmail.com helbidean emon behar da izena eta 5 euro balio dauz sarrereak.

Austarri Kultur Taldeak antolatu dau, Udalaren laguntzeagaz, garagardao dastaketea. Bariku iluntzean Bilboko "La catedral de la cerveza" garagardaotegikoak ekarriko ditue bariedade desbardinak, gustu guztietarako garagardaoak.

Bariedadeen artean, "La catedralen" nabarmertzen diren dastaketak belgiar estilokoak, alemaniarrak eta diablesak dira baina, mundu osoko garagardaoak izaten dabez aukeran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!