Bizi Bira 2021

Martitzenean helduko da delegazino zapatistea Zeberiora

Asier Abrisketa 2021ko aza. 12a, 16:55
Delegazino zapatista Mexikotik urtetan. La Jornada/Victor Camacho.

Bazkalorduan babajanagaz eta gero Encuentro de la escucha y la palabra, entzute eta berbearen topaketea, alkarrizketeagaz emongo jakie ondo etorria iraultzaile mexikarrei.

Hilaren 16an, 15:00etan hasiko da babajan herrikoia,  5 euro balio dauz bazkariak eta herriko dendan, Herriko tabernan, Amañen, Batzokian eta Ermitabarrin lortu daitekez tiketak. Tripak beteta, 17:00etan emongo jako hasikerea zapatistek parte hartuko daben alkarrizketeari.

Nazino Askapenerako Armada Zapatista (EZLN) 1994 urtean Chiapasen matxinatu zan indigena talde iraultzailea da. Gaur egun Mexikoko 50 bat udalerri gobernatzen dabez, autogestinoa eta antikapitalismoa ardatz. Erreferente bilakatu da mundu osoko mobimentu ezkertiarrentzat egin dabezan lorpenak dirala eta. Gobernu autonomoak, andran liberazinoa, inguruaganako errespetua eta jaubetza komunalaren bidez lortu dabe gizarte barri baten bidean ibilten hastea. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!