udagoien kulturala

Zapatuko kontzertu gaua izango da Udagoien Kulturaleko hurrengo ekintza

Asier Abrisketa 2021ko aza. 11a, 11:25
Erruki Jauna, instagram.

Hilaren 13an, 21:00etan hasiko da zuzeneko musikea Zubialden. Punk soinuak Zero eta Erruki Jauna taldeak ipiniko ditue, honeek amaituta helduko da musika elektronikoa DJ Balkiriaren eskutik.

Zeberioko Jai Batzordeak antolatu da Udagoien Kulturala, Udalagaz batera. Gau baltzagaz hasi ebezan ekimenak eta momentuz, tailerrak, kontzertuak eta perretxiko erakusketea egin dabez herrian.

Hurrengo ekintzea astegoien honetan izango da, kontzertu bi eta DJagaz girotuko da Zeberion zapatu gaua. Zero punkrock taldea izango da taula gainean lehena, gero Erruki Jauna hardcore punk talde ugaotarrak emongo dau kontzertua. Amaitzeko DJ Balkiriak jarraituko dau jai giroa animatzen.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!