Iturripe alkartea

Bolo txapelketea, merienda eta elektrotxaranga egongo dira Ermitabarrin

Asier Abrisketa 2021eko azaroaren 4a

Iturripe Kultur eta Kirol Elkarteak antolatu dau zapatu arrastian, hilak 6, ospatuko dan jaia.

Arrastiko egitaraua 18:00etan hasiko da, Ermitabarriko bolalekuan. Bolo txapelketea jokatu ostean, irabazleari txapela jantzi eta beste sari batzuk be banatuko dira.

19:00etan hasiko dira antolatzaileak bertaratu diranei meriendea banatuten, urdaia emongo dabe ogi artean. Gero helduko da musikearen ordua OstiKda elektrotxarangearen eskutik. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!