udal aurrekontuak

Zeberioko EH Bilduk herritarren aurrekontuetarako proposamenak jasoko dauz

Asier Abrisketa 2021ko aza. 3a, 17:36

Hilaren 5ean, 18:30ean zeberioztarren proposamenak jasoko ditu EH Bilduk plazan. Ekarpenen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu ostean, Udal gobernuaren aurrean aurkeztuko dauz, EAJk onartuz gero, 2022 urteko aurrekontuetan egon daitezan.

Proposamenak Udalean aurkezteko EH Bilduren jardunbide eta erispideakaz bat datozenak, Udal eskumenekoak eta tekniko zein ekonomikoki bideragarriak izan daitezala gura dabe. Zeberion bizi diran herritar guztienak batuko dabez, edo auzo baten interesa eta ongizatea bermatzen dabezanak. "Proposamen horreek guztiak defendiduko doguz eta aukeren arabera, EAJ-PNVgaz adosten saiatuko gara" adierazo dabe.

Proposamenak batzeako galdetegi bat be ipini dabe herritarren eskura edo-eta zeberio@ehbildu.eus helbidera idatzi daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!