udagoien kulturala

Perretxiko erakusketea egingo da astelehenean Zeberion

Asier Abrisketa 2021ko urr. 28a, 12:06

Austarri Kultur Elkarteak eta Udalak antolatu dabe jardunaldi mikologikoa.

Zemendiaren lehenengoan, domusantu egunean, izango da plazako eskolan erakusketea. 12:00etatik 15:00etara egongo dira inguruetako hainbat onddo eta perretxiko espezie, honeek identifikatzen ikasi eta ezaugarriak ulertzeko.

Udagoien kulturaleko jardunaldi gehiago be iragarri dira Zeberio Sarean webgunean. Astegoien honetan tailer eta kontzertuak egongo dira herrriko plazan. Zemendian barriz, 13an kontzertuak egingo dira, Erruki Jauna eta Zero taldeak. 26ean Kantukolore eta El regreso de Patxi ikuskizunak helduko dira Zeberiora eta, 28an merkaduagaz emongo jako amaierea udagoien kulturalari.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!