udagoien kulturala

Gau Baltza eta udagoien kulturala ospatuko dira Zeberion

Asier Abrisketa 2021eko urriaren 27a

Bariku arrastian egingo dira Gau Baltza ospatuteko tailerrak, gero elektrotxarangea. Zapatuan barriz kontzertu bi egongo dira.

Hilaren 29an, 17:30etik hasita Txubelasu Guraso Elkarteak antolatutako ekintzak egongo dira plazan. Eskulan "beldurgarriak" egin eta mozorro lehiaketea be egongo da. Gainera, gaztaina erreak, musikea, edana eta bokatak eskainiko dira parte-hartzaileentzako.

Gero, 20:00etan Orkresta elektrotxaranga taldea ibiliko da herritik musikea ipinten. Zapatuan barriz kontzertu bi ekarriko dabez Zeberiora. 21:00etan hasiko da Dena taldea eta gero, John Dealer and the coconuts taldeak emongo deutso amaierea jardunaldi kulturalari.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!