Eskupelotea

Pelota Eguna ospatuko da Zeberion domekan

Asier Abrisketa 2021ko urr. 13a, 13:16

Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubak antolatuta, hilaren 17an jokatuko dira gazteen  eta lehen mailako andren partiduak. Zubialdeko frontoian, udaletxe alboan, izango da Pelota Eguna, 10:00etatik aurrera.

Zeberioko pelota-eskolan jokatuten daben gaztetxoak izango dira goizeko protagonistak, prebenjaminetatik hasi eta kadete mailarainokoak. Guztira lau partidu jokatuko dabez, 12:00ak arte. Gero helduko dira lehen mailako pelotari andrazkoak, binakako partidu bi izango dira honeek.

Laia Salsamendi eta Ane Mendiburu nafarrak ibiliko dira Txumuluxuetako Ainhoa Ruiz de Infante (Otxandio) eta Olatz Ruiz de Larramendiren (Beasain) aurka. Bigarrenak izango dira Leire Garai (Gasteiz) eta Enara Garminde (Laukiz), Nora Mendizabal andoaindarraren eta Amaia Aldai dimoztarraren kontra.

Eusko Jaurlaritzak Labi batzordea desegin eta murrizketa gehienak bertan behera gelditu diranez, frontoiko edukiera guztia bete ahal izango dabe ikusleek pelota partiduotaz gozatzeko, izan be, %100ean bete ahal izango dira jesarlekuak. Halanda be, derrigorrezkoa izaten jarraituko dau mosukoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!