Urtekerea

Austarri alkarteko mendizaleak Umion mendira joango dira domekan

Asier Abrisketa 2021ko urr. 11a, 12:22

Austarri Mendi Taldeak urtekerea antolatu dau hilaren 17rako, Burgoseko Umion mendira. Tobalina haranean kokatuta dago eta 1.437 metroko altuerea dauka. Mendi hau Obarenes mendien zatia da, baita Obarenes-San Zadornil mendien Parke Naturalaren zatia be.

Parte hartzeako izena hilaren 14ra arte emon daiteke, austarrimenditaldea@gmail.com edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.

Zeberioko Zubialde plazatik aterako dira 07:30ean mendizaleak. Urtekerearen prezioa bazkideentzat 8 eurokoa da helduen kasuan eta 4 eurokoa umeenean, eta 10 eta 5ekoa, bazkide ez diranentzat. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!