Jantzak

Bihar hasiko da Mugimendu Garaikidea ikastaroa

Asier Abrisketa 2021eko urriaren 5a

Naia Negredo zeberioztarrak emongo dauz jantza klaseak. Eguaztenero izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara Zubialde eskolan.

Bigarrenez emongo ditu Negredok jantza klaseak Zeberion. Kursoko lehenengo klasea hilaren 6ean izango da eta bi atal izango dauz saio bakotxak. Alde batetik, beroketa eta luzaketak egin eta fisikoki prestatuko dira ikasleak. Bestetik, jantza garaikidearen teknika eta koreografiak landuko ditue.

16 urtetik gorakoentzat prestatu dauz klaseak Negredok, izena emoteko 688 631 960 telefonora deitu beharko dabe interesdunek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!