Kriminologia tailerrak emongo dira zemendian Zeberion

Asier Abrisketa 2021ko urr. 4a, 16:32

Hilaren 21ean amaituko da udaletxean izena emoteko epea, tailer saioak barriz zemendiko zapatuetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Zeberio Hego Uribe eskualdeko herriakaz batera gehitu zan STEAM sarera, honen bidez gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritzea, artea eta matematikak bultzatzeko. STEAM sareak hainbat tailer antolatu dauz eskualdean eta honeen parte izango da Zeberioko gaztegunean emongo dan kriminologia tailerra,

12 eta 15 arteko gazteak hartu ahalko dabe parte tailerrean, horretarako gurasoen baimenagaz herriko udaletxean izena emonda. Antolatzaileek webgunean dinoenez, "misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra da". Bertan, pistak jarraitu beharko dabez gazteak, misterioa argitu ahal izateko eta, horretarako, bakterioei eta genetikeari lotutako esperimentuak egin beharko dabez gaztegunean ipiniko dan laborategian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!