Eguzki panelak ipiniko ditue Zeberioko udal eraikinen energia beharra asetzeko

Asier Abrisketa 2021ko ira. 29a, 12:38

Udaletxe eta Kultur Etxearen teilatuetan ipiniko dabez 25,28 Kw produziduko dabezan 64 panelak.

38.800 euroko inbersinoa egingo dau Zeberioko Udalak, urte amaieran hasi eta martian amaitzea espero dan obrarako. Eguzki-panel honeekaz argindarra erostea saihestu gura dau Udalak, energia honek azkenengo hileetan daukan egundoko prezioari aurre egiteko neurria da hau. Egindako inbersinoa 7-8 urtetan amortizauta eukitea espero dau Udalak.

Udaletxe gainean 40 eta kultur etxean 24 eguzki panel instalauko ditue hurrengo hileetan. Honeekaz espero da urtean 7.327 CO2 kilogramo gitxiago heltzea atmosferara, edo 1.146 zugatz gitxiago ebagitea.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!