Euskal Herriko Ahaide Nagusiak erakusketea ikusgai dago Ermitabarrin

Asier Abrisketa 2021ko ira. 22a, 11:56

Erakusketa historikoak banderizo eta jauntxoen inguruko hainbat puntu azaltzen dauz: ohiturak, torretxeak, biolentzia garaiak eta monarkiagaz izandako erlazinoa besteak beste. Holan, jauntxoek ingurukoen bizitza politikoki, sozialki eta ekonomikoki zelan baldintzatu eben ulertu ahalko dabe ikusleek.

XIII. eta XV. mendeen artean banderizo eta jauntxoak ziran inguruko familia garrantzitsu eta aberatsenen buruak. Ahaide Nagusi deitzen jakien jaun feudal honeei eta goitik behera baldintzatu ebezan orduko nekazarien bizitzak eta gizartea antolatzeko sistema feudala.

Garai hau hobeto ezetuteko helburuagaz, prestatu dabe Ermitabarriko San Antonio ermitan Euskal Herriko Ahaide Nagusiak erakusketea. Urri bigarrenaren 12ra arte egongo da hau ikusteko aukerea, barikuetan 17:00etatik 20:00etara eta astegoienetan 11:00etatik 14:00etara.

Erakusketan, 12 minutuko dokumentala, bost informazino panel eta 10 ilustrazino ikusi daitekez. Bideoa, ahaide nagusien eta euren torretxeen gainekoa da. Informazino panel eta ilustrazinoetan barriz, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Ahaide Nagusi batzuk agertzen dira. Audio bidez be entzun ahalko dira azalpenak. Honeetan, personajeon sinopsia eta gertaera garrantzitsuenak azaltzen dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!