Heziketa eta muskulazino ikastaroak eskaini ditu Zeberioko Udalak

Erredakzinoa 2021ko ira. 21a, 11:55
argazkia: Geuria.eus

Zeberioko Udalak ariketa fisikoa egitera bultzatu gura ditu herritarrak eta Muskulazino, Heziketa fisiko eta Mantentze gimnasia ikastaroak eskaini ditu 2021-2022 ikasturterako.

Taldea sortu ezkero, ikastarook martitzen eta eguenetan izango dira eskola zaharretan arrastiz. Gehienez 10 lagun egongo dira talde bakotxean eta hilaren 24ra arte emon daiteke izena modu bitan: Zeberioko udaletxean, aurrez-aurre edo 94 648 10 79 telefono zenbakira deituta.

Eskainitako ordutegiak, 17:00etatik 17:45era Muskulazinoa; 18:00etatik 18:45era Heziketa fisikoa; 19:00etatik 19:45era Heziketa fisikoa eta 20:00etatik 20:45era Mantentze gimnasia. Urri bigarrenaren 5ean hasiko dira eskolak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!