Jaiak heldu orduko amaituko da "Zeberio Ezetuten I. Lehiaketea"

Asier Abrisketa 2021ko abu. 17a, 11:24

Aprilean hasi zan galdera lehiaketea eta azken galderak hurrengo egunetan argitarauko dira Udalaren webgunean. Azken hileetan Zeberioko ondare, euskera eta kulturearen inguruko galderak erantzuten egon dira herritarrak eta jaietan ezetuko dira hiru irabazleak.

Hamabostero eguneratu dira galderak zeberio.net webgunean. Parte hartzaileak puntu bat lortu dabe ondo erantzundako galdera bakotxagaitik. Holan, apriletik hona puntuak bilduten egon dira eta jaietan jakingo da nor dan Zeberio gehien ezetuten dauan personea. Opari txartelak izango dira sariak, 150 eurokoa lehenengoarentzako, 100 bigarrenak eta 50 hirugarrenak.

Holan dinoe Zeberioko Udalaren webgunean: ​​​"Lehiaketa honen asmoa geurea ezagutzea eta ezagutaraztea da: gure herria eta bertako ondarea; baita euskaran murgildu eta bertoko berbak ikastea bere. Modu parte hartzailean, etxeko txikienak nagusienakaz, bertakoak etorri barriakaz, jakinduria transmititzea da xedea, geure hizkuntzan, modu arin eta jostagarrian".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!