Bira Zapatista dala eta elikagai eta beharrezko produktuen bilketea egingo da

Asier Abrisketa 2021eko abuztuaren 12a

Mexikoko delegazino zapatista bat mundu osoko bidaia egiten dabil. Bira honen bidez bost kontinenteetako kolektibo eta eragileakaz batzean dabiz, zapatisten gobernu autonomoen proiektua esportau eta laguntza biltzeako. Arteako Basoan eta Zeberioko Maribiren dendan batuko dira elikagaiak eta bestelako produktuak abuztuaren 30era arte.

Nazino Askapenerako Armada Zapatista (EZLN) 1994 urtean Chiapasen matxinatu zan indigena talde iraultzailea da. Gaur egun Mexikoko 50 bat udalerri gobernatzen dabez, autogestinoa eta antikapitalismoa ardatz. Erreferente bilakatu da mundu osoko mobimentu ezkertiarrentzat egin dabezan lorpenak dirala eta. Gobernu autonomoak, andran liberazinoa, inguruarekiko errespetua eta jaubetza komunalaren bidez lortu dabe gizarte barri baten bidean ibilten hastea. 

Abuztuaren 30era arte egongo da zabalik gauzak eroateko epea. Arteako Basoan, portalean itxi daitekez produktuak, aurretik 697 372 220 telefonora deituta. Zeberion barriz, abuztuaren 16tik aurrera eroan ahalko dira Maribiren dendara.

Bira Zapatista munduko kolektibo eta eragile askogaz batuko da bidean, proiektu ezkertiarrei praktika eraikiten eta poderea irabazten laguntzeko helburuagaz. Beste alde batetik, hango herritarrei be laguntzeko sareak sortu dira Euskal Herrian, elikagai eta beharrizanezko produktuak bilduta. Hainbat lekutan bilduko dira produktuak, adibidez Arteako Basoan eta Zeberioko Maribiren dendan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!