Autoagaz amildegi batetik jausita hil da gizon bat Zeberion

Asier Abrisketa 2021ko abu. 2a, 12:46
argazkia: Ertzaintza

Atzo, domeka arrastian, Ertzaintzak gizon baten gorpua topau eban Zeberioko baso pista baten alboko amildegi baten. Antza, eguerdian bere autoaren kontrola galdu eta bidetik urten zan 87 urteko gizona.

Eguerdian biktimearen senide batek desagerpena salatu ostean topau eban Ertzaintzak autoa. Zaintza eta Erreskate Unitatea helikopteroagaz hurbildu eta barruan topau eben 87 urteko gizonaren gorpua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!