Zaragoza eta Soria artean dagozan Moncayo, 2.314 metro, eta Campiña, 2.049 metro, mendiak igoteko aukerea zabaldu dau Zeberioko mendi taldeak. Urtekerea urri lehenengoaren 18 eta 19 egunetan izango da eta Vinuesan pasauko dabe gaua. Parte hartzeako izena emon behar da mendi taldearen lokalean, telefonoz edo epostaz. Epea urri lehenengoaren 11ra arte egongo da zabalik eta 60 euro ordaindu beharko dabez bazkideak ez diranak, bazkideak barriz 50.
Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?