Binakako eta Caixabank Masters txapelketen saioak jokatuko dira Zeberion

Asier Abrisketa 2021eko uztailaren 15a

Zeberioko frontoian jokatuko dira esku pelota partiduak, hilaren 17an, 18:00etan. Binakakoan leihatuko dira Zabala eta O. Etxeberria Larrazabal eta Larunberen kontra eta Caixabank Mastersean Urrutikoetxea eta Martija Peña II. eta Rezustaren aurka.

Aspe eta Baiko enpresetako jokalariak pelota partida leihatuak eskainiko dabez zapatuan Zeberion. Binakako jokoak izango dira arrastiko bi partidak. 20 eurotan dagoz sarrerak Zeberioko udaletxean, aurresalmentan, eta 25 euro balio dabez bai interneten bai leihatilan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!