KIROLA

Andrak izango dira protagonista nagusiak Zeanuriko astegoieneko kirol jardunaldian

Ager Barragan

Amaia Aldai pelotari dimoztarrak Lau eta Erdiko torneoko finalerdia jokatuko dau domeka goizean eta arrastian Bizkaiko Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketea ospatuko da.

Aldaik, aurreko domekan final laurdenetan Arrate Bergarari 22-11 irabazi ostean, domeka honetan, hilak 29, 11:30etik aurrera finalera pasetako txartela eskuratu ahalko dau Zeanuriko frontoian Enara Gaminde laukiztarraren kontra. Oso lan ona egiten dabil Aldai txapelketa honetan eta domekako partidurako oso motibauta dagoala adierazo eutsan BEGITUri.

Arrastian barriz, 18:00etatik aurrera, Bizkaiko Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketea ospatuko da frontoi bardinean. Kategoria bi egongo dira: absolutoa eta 60kg-tik beherakoak.
Lehenengoan Patricia Martin, Ane Atxutegi eta Leire Olea lehiatuko dira txapelaren bila. Bigarrenean, 60kg-tik beherakoan, Zihara Zabala, Leire Astoreka eta Julia Martinez izango dira harriak jasoten ibiliko diranak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!