Txokoan hasiko ditue ospakizunak bariku arrastian, 19:00etan txupinazoa botata eta herriko txistularien lehen doinuakaz. Jarraian, ume zein helduentzako Igel Txapel- ketea egingo da eta 21:00etan, Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia bertsolariek girotutako afaria egingo da. Izena hilaren 22ra arte emon daiteke 636 378 870 telefonoan.
Zapatuan barriz, desafio artean emongo dabe arrastia asterriaztarrek, 18:00etatik aurrera. Mikel eta Beñat Etxebarria anaiek ardi-mozte desafioa egingo dabe; jarraian Telmo Intxaurbe-Adei Olibares eta Katalin Intxaurbe-Hodei Bilbao herriko umeek trontza desafioa egingo dabe eta amaituteko, Harriti taldearen eta auzotarren arteko desafioa egingo da, harriari tiraka. Jaiagaz segiduteko, Jainaga eta Narbaizagaz lehenengo eta DJ Rednalegaz gero jantzan egin aurretik, odoloste-jana egingo da 20:30ean.
Jaia domekan amaituko da, 19:00etan ermitan mezea entzunda, eta gero, txokolate beroagaz eta txistularien musika artean, errifen zozketea eginda.