Urtero lez, Arratiako Udalen Mankomunitateak, udalek eta Arratiako Mugimendu Feministearen inguruan batutako eragile feministek alkarlanean antolatu ditue manifestazinoa eta jarduera ugari. Arratia mailako manifestazino nagusia hilaren 25ean egingo da Igorren, Lasarte plazatik 19:30ean urtenda, baina aurretik be badagoz ekintzak antolatuta. Lehenengoa, aitatu moduan, Zeanurin izango da bihar, hilak 18, eta bertan Joane Jimbert emaginagaz Menopausia ongizatez eta osasunez bizi tailerra egingo dabe Zeanuriko Kultur Etxean 18:00etan. Aurretik izena emon behar da mazalaandrataldea@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.