Zeanuriko Eguzkiola Kultur Elkartearen ekimenez gaur, hilak 6, barikua, errefujiaduek Mediterraneoan sufriduten daben egoera latza eta honeek erreskatetan doazan boluntarioek egiten daben lan itzela izango da berbagai. Alkartearen lokalean egingo da saioa eta 18:00etan, 23.000 vidas (Markus Goller, 2026) benetako gertaeretan oinarritutako filma proiektauko da. Jarraian errealidade hori lehen lerrotik ezetu daben Aita Mari erreskate ontziko tripulazinoko kideakaz eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko militante bategaz solasaldia be egingo da.
Mediterraneoko migrazinokrisia aspaldi geratu zan albistegi eta azaletatik kanpo, baina oindino be hor dago aukera baten bila itsasoa zeharkatutea ebazten daben personen sufrimentua. Holan, Aita Mari eta OEEko kideakaz gaur egun egoerea zelan dagoan jakiteko aukerea egongo da. 23.000 vidas filmak be, errealidade hori dakar pantaila handira: hildakoak, Libiako kostazainakaz gatazkak, Europako traba legalak, boluntarioen bizitzea itsasoan…